DOT Durangaldea

Asteartean eguraldiak ildo beretik jarraituko du eta hauts-gandua ager liteke

Tenperatura maximoak gradu pare bat altuagoak izango dira

Hegoaldeko edo hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. ARGAZKIA: Victor Uriarte

EGURALDIA | Asteartean eguraldiak ildo beretik jarraituko du, hegoaldeko zenbait lekutan izan ezik; han lainoa eta behe-hodeiak agertuko dira tarteka. Hauts-gandua ere ager liteke zeruan. Egunaren bigarren partean ekialdean euri txikia egin dezake han-hemenka. Hegoaldeko edo hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin; arratsaldean kostaldean brisa ibiliko da. Tenperatura maximoak gradu pare bat altuagoak izango dira eta Kantauri isurialdeko giroak udaberriko itxura hartuko du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top