Eguneko tenperatura atzo baino 3 edo 4 gradu baxuagoa espero da
EGURALDIA | Asteartean zerua lainotuta egongo da ipar partean, eta euri apur bat egingo du tarteka. Arratsaldean euria etengo da eta amaieran hodeiak gutxituko dira. Hegoaldean eguraldia eguzkitsua izango da, baina zerua ez da erabat garbi egongo, batez ere lehen orduetan eta azken orduetan.
Eguneko tenperaturak 3 edo 4 ºC baxuagoak izango dira, eta leku askotan udaberrikoak izango dira. Iparraldeko haizea ibiliko da, arratsaldean bolada gogorrekin barnealdean.