DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Aste eguzkitsua Durangaldean, hodei gehiagorekin asteazkenean

Tenperaturak gora egingo du, eta bihar, ostegunean eta ostiralean 30 gradu inguruan kokatuko dira

Eguzkiak distira egingo du gaur Euskadin
Eguzkiak distira egingo du gaur Euskadin

EGURALDIA | Astea udako eguraldiarekin dator. Zeru urdinak protagonista izango dira aste honetako egun gehienetan, asteazkenean izan ezik, fronte hotz batek zerua hodeitsuago utziko baitu eta euri txikia egingo baitu. Gainera, beroa ere protagonista izango da, merkurioa 30 graduren bueltan ibiliko baita bihar, asteartean, ostegunean eta ostiralean.

Datozen egunetarako eguraldiaren joera GRAFISMOA: Unai García
Datozen egunetarako eguraldiaren joera GRAFISMOA: Unai García

Astelehena, uda itzuliko da

Astelehenean eguraldiak udako itxura berreskuratuko du. Egun eguzkitsua izango dugu, goizeko lehen orduetan behe-lainoa egongo baita; zerua hodeitsu samar egongo da kantauri isurialdean hasieran, behe-hodeiekin, baina goizean zehar desegiten joango dira. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta udakoak izango dira, baina ez dira beroak izango; kostaldean 23-25 ºC artekoak izango dira eta barnealdean 25 eta 30 gradu artekoak. Ipar-ekialdeko haizea arratsaldean.

Asteartea, udatiarra

Asteartean udako egun betea izango dugu. Zerua oskarbi egongo da egunaren zati handi batean, eta azken orduetan bakarrik handituko dira iparraldeko behe-hodeiak. Iparraldeko haize leuna ibiliko da, Ebro ibarreko ziertzoa apur bat biziagoa izango da arratsaldean. Eguneko tenperaturak apur bat gehiago igoko dira; maximoak 25 ° C-tik hasi eta 35 ° C-ra iritsiko dira Nafarroako hegoaldean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top