MRT 4-2 mendean hartu zuten; lau talde erdifinalistak elorriarrak izan ziren
ARETO FUTBOLA | Zaldibarko ohiko futbol maratoia iragan asteburuan jokatu da kiroldegian. Zaldua Kirol Elkarteak antolatuta, partidak ostiral arratsaldean hasi ziren, igande arratsaldean finalak jokatuz. Hamahiru taldek parte hartu zuten eta lau eta hiruko hirutan banatu ziren.
Txapelketako lau finalistak talde elorriarrak izan ziren. Igandeko finalean Artopintxok eta MRTk 4-2 irabazi zuten. Kontsolazio finalean, Sanjo FK-k 3-4 irabazi zion Pastor FC taldeari. Antolatzaileek oso positibotzat jo dute giro onak eta publikoaren erantzun bikainak markatutako txapelketa.