Durangarra, Garain bizi dena, oso pozik agertu da zozketa solidarioaren lehen saria solidarioa irabazi ondoren
IURRETA | 47.616 zenbakia izan zen joan den urtarrilaren seiko JAEDeko zozketaren zenbaki irabazlea. Bi egun geroago, txartel sariduna elkartearekin harremanetan jarri zen eta ostiral honetan Renault Clio saria eman diote Gaursan.
Eta gaur arratsaldean, Aritz Aldaur durangarrak, nahiz eta gaur egun Garai herrian bizi eta Herriko Taldeko zinegotzia den, giltzak jaso ditu JAEDeko arduradunen eskutik. “Urtero 12 txartel inguru jokatzen ditugu”, adierazi du autoaren giltzak eskuetan izan eta gutxira. “Denok oihuka hasi ginen autoa irabazi genuela jakin genuenean, batez ere semeak berarekin tratua genuelako, Clio tokatzen bazitzaigun Play Station bat oparitzen genion”, aitortu du arratsaldean kontzesionarioan.