DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

AP-8 autobidean, Zornotzan, lau ibilgailuren artean izandako istripu anizkoitz batek zauritu bat utzi du

Bi errei itxita daude eta auto-ilarak bi kilometrokoak dira

Gaur arratsaldean AP-8an izandako auto-ilarak, istripuaren ondorioz
Gaur arratsaldean AP-8an izandako auto-ilarak, istripuaren ondorioz

AMOREBIETA-ETXANO | Lau ibilgailuk talka egin dute AP-8 autobidean, Amorebieta-Etxanon. Ondorioz, pertsona bat zauritu da eta Usansoloko ospitalera eraman behar izan dute, Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Ezbeharra 18:40ak aldera gertatu da, 99. kilometroan, Bilborako noranzkoan. Ondorioz, auto-ilara handiak sortu dira, eta une honetan bi kilometroraino iristen dira. 20:15ean bi errei itxita zeuden.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top