Espazioaren argiztapena hobetu da, azpiegitura indartzeko elementuak eta lurreko koltxoneta berritu dira

DURANGO | 7.000 euroko inbertsioarekin Amorebieta-Etxanoko Udalak kiroldegiko boulder-rokodromoan hainbat hobekuntza lan egin ditu, espazioa eta bertako azpiegiturak indartzeko zein segurtasuna areagotzeko. “Kirol instalazio seguruagoa eskaintzen da horrela, erabiltzaile zornotzarren esperientzia hobetuz”, adierazi dute udaleko arduradunek.
Egindako lanen artean, espazioaren argiztapen-sistema optimizatzea eta bertako materiala berritzea dira aipagarrienak. Zentzu horretan, argi-puntu berriak jarri dira eta, zoruko koltxoneta berritu da, lurraren eta boulder-rokodromoaren hormen artean hutsunerik gera ez dadin. Horri esker, eroriz gero lesioak izateko arriskua murriztu da eta, ondorioz, nabarmen hobetu da kirol-espazioaren segurtasuna. esker, eroriz gero lesioak izateko arriskua murriztu da eta, ondorioz, nabarmen hobetu da kirol-espazioaren segurtasuna. Era berean, presa eta hainbat armiarma berri jari dira, egitura hobetuz, eskalatzaileen beharretara egokitutako ekipamendua bermatzeko. Horrez gain, zurez estali dira metalezko hainbat egitura, indarrean dagoen legedia betez.
“Hobekuntza horiek Udalak udalerriko kirol-instalazioak mantentzeko eta hobetzeko duen konpromisoari erantzuten diote. Gainera, azpiegitura segurua eta kalitatezkoa bermatzen die erabiltzaileei, haien beharretara egokitutako material berri eta seguruarekin”, laburbildu dute.