DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amorebietak haurrei zuzendutako jarduera programa zabala izango du martxoan

Jardueretarako izen-emateak martxoaren 2ra arte egongo dira zabalik

Antolatutako egitarauaren baitan, Ludoteka Familia eta Erdu Olgetan ekimenak daude.

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak haurrentzako eta familientzako ekintza egitarau anitz bezain zabala diseinatu du martxorako eta horren baitan, Ludoteka Familian eta Erdu Olgetan egitasmoen programa ezagutzera eman du eta proposamenen artean, eskulan edo gozogintza osasungarriko tailerrak, lorezaintza ikastaroa edo herri kirol saio bat antolatu dira, besteak beste.

“Helburua da haur zein familia zornotzarrei aisialdirako eta ikaskuntzarako espazioak eskaintzea, sormena, talde-lana eta haurren eta familien parte-hartzea sustatzen duten jarduera ludiko eta hezitzaileen bidez”, aurreratu dute udaleko arduradunek.

Gauzak horrela, antolatutako egitarauaren baitan, Ludoteka Familian programaren bitartez, jarduera desberdin bat eskainiko da larunbatero haur zein familiei zuzenduta. Martxoaren 8an, esaterako, tailerra egingo da Nahi dudana izan naiteke lelopean. Bi txanda izango dira, 10:30ean lehena eta 12:00etan bigarrena eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Martxoaren 15ean eta 29an, ludotekako ateak zabalik egongo dira 10:30etatik 13:30etara joko librerako. Eta martxoaren 22an gozogintza osasuntsuko ikastaroaren bigarren saioa egingo da, hau ere bi txandatan, 10:00etan eta 12:00etan.

Bestalde, bi ikastaro ere eskainiko dira ludotekan: bata, lorezaintzari buruzkoa, 2015 eta 2018 artean jaiotako haurrentzat, martxoaren 6, 13, 20 eta 27an, 19:00etatik 20:00etara. Bigarren tailerra, Artista Txiki-Txikiak izenekoa, 2018 eta 2021 bitartean jaiotako adingabeei zuzenduta dago eta sormena eta arte plastikoak ditu oinarri. Martxoaren 11, 18 eta 25ean izango da, hau ere, 19:00etatik 20:00etara.

Martxoaren 22an, Erdu Olgetan ekimenaren baitan, Amorebieta-Etxanoko haurrek herri kirol saio batez gozatzeko aukera izango dute, adinaren arabera banatutako hiru txandatan: 16:00etan eta 17:30ean, 2016 eta 2018 artean jaiotako haurren txanda izango da, eta 19:00etan, berriz, 2015ean jaiotakoena.

Jardueretarako izen-emateak martxoaren 2ra arte egongo dira zabalik, Udalaren webguneko Izen-emateak atalaren bidez.

Informazio gehiagorako, interesa duten familiek Gazte Informazio Bulegora jo dezakete 11:00-13: 00 eta 17:00-20: 00 ordutegian.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top