Zornotzarrak porrot batekin hasi dira 2025ean
FUTBOLA | Urdinek 2025eko lehen partida jokatu dute gaur goizean, Arenas Cluben aurka, Gobelan. Zornotzarrak abantailarekin iritsi dira atsedenaldira Amelibiaren diana bati esker, baina talde getxotarrak markagailua irauli du bigarren zatian Colladoren bikoarekin.
Hasierako zatian, Arenasek, Bigarren Federazioko 2. multzoko taldeak, abagune onenak izan ditu, baina Gaizkaren esku-hartze onekin egin du topo. Lehen ekitaldiaren erdian, urdinek kontrola hartu dute eta atsedenaldira abantailarekin joatea lortu dute Amelibiaren golari esker. 37. minutuan gertatu da, korner baten ondoren egindako aldaratze batzuen ondoren.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Arenasek 1-1ekoa sartu du Colladoren bitartez, geldikako ekintza batean. Jarraian, 1-2koa egitetik gertu egon da Vicandi, baina burukada gora joan da. Bertako taldeak erantzun du Marino geldialdi handia egitera behartuz. 68. minutuan, berriz ere Colladoren zigiluarekin, Arenasek kontraeraso azkar bat baliatu du 2-1ekoa sinatzeko, eta markagailua behin betikoa izan da.