DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amorebietak “Berba lapiko” sortu du, liburutegian hainbat gai jorratuko dituen gunea

Uztailerako aukeratu den gaia «Kirola» da; zehazki, olinpiadei lotutako gaiak jorratuko dira

Proiektua uztailean hasiko da
Proiektua uztailean hasiko da

AMOREBIETA-ETXANO | «Berba lapiko» Amorebieta-Etxanoko udal liburutegian sortutako proiektu berria da. Ekimen honen barruan, hilero gai ezberdin bat landuko den gune bat sortu da. Gune honek hilabete horretako gaiari buruzko liburuak, komikiak, ipuinak eta informazioa eskainiko dizkie zornotzarrei. Uztail honetarako aukeratu den gaia kirola da eta, zehazki, olinpiaden gaia jorratuko da.

Gune bizia izango da, ekimen honen helburua bizitzarekin eta udalerriarekin zerikusia duten gaiak lantzea baita. Gainera, hilabete horretako gaiaren inguruan hainbat jarduera antolatuko dira, hala nola hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, ipuin kontalariak; “Berba lapiko” jarduerak herrian egiten diren beste jarduera batzuekin konbinatuz.

Proiektua bi arrazoirengatik izendatu dute «Berba lapiko»: batetik, gaiak, liburuak, komikiak, ametsak, ezagutzak eta ilusioak batzen dituen gunea izan nahi duelako; eta, bestetik, hainbat gai eta errealitateri buruz hitz egiteko aukera emango digulako.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top