Urdinek Real Unionen aurka neurtuko dituzte indarrak igandean, 19:30ean, Stadium Galen

FUTBOLA | Liga txapelketako lehen euskal derbia jokatuko du igande honetan Amorebieta Kirol Elkarteak. Urdinek Stadium Gal bisitatu beharko dute Real Unionen aurka jokatzeko. Partida 19:30ean hasiko da. Zornotzarrak Irunera joatea errazteko, autobus zerbitzua antolatu da. 17:30ean irtengo da Amorebieta-Etxanotik eta partida amaitutakoan itzuliko da. Joan-etorriko bidaiaren prezioa 15 eurokoa da eta txartelak SDAren dendan eros daitezke.
Sarrerak Real Unionen webgunean (www.realunion.com) eros daitezke. Bisitariei zuzendutako eserlekuak Ekialdeko Harmaila Parea 3 gunean daude. Bertan, 15 euroko prezioa dute helduek eta 12 eurokoa haurrek.