Landaketan herriko ikasleek eta Eguneko Zentroko erabiltzaileek parte hartu dute

AMOREBIETA-ETXANO | Gaur Basoen Nazioarteko Eguna da, eta Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du egun horrekin, udalerriko hainbat ikastetxerekin eta herriko Eguneko Zentroarekin batera, 50 zuhaitz landatuz.
Landaketa Gure Kirolaken ondoan dagoen landa gunean egin da eta ekintza hori Bizkaiko Foru Aldundia EGEF funtsen barruan garatzen ari den eta Europar Batasunak kofinantzatzen duen Haritz Proiektuaren baitan kokatzen da.
Landaketan parte hartu dute, hain zuzen, Larrea Eskola Publikoko, Carmelitak Amorebieta eta El Carmelo ikastetxeko ehundik gora ikaslek, baita desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako Eguneko Zentroko erabiltzaileek ere, bi txandatan banatuta.
Zuhaitzak Bizkaiko Foru Aldundiak ematen laga ditu eta Quercus robur (haritza) espezie autoktonoaren aleak dira.
Landaketaren helburua da, tokiko biodibertsitatea aberasten laguntzea eta herritarren arten ingurumenarekiko
konpromisoa sustatzen jarraitzea.