DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Amama eta aitite zornotzarrek uztailaren 25ean ospatuko dute euren eguna

Egun honetarako programazio bat antolatu da 70 urtetik gorako pertsonentzako bazkari batekin

Bazkaria 70 urtetik gorako aititei eta amamei zuzenduta dago
Bazkaria 70 urtetik gorako aititei eta amamei zuzenduta dago

AMOREBIETA-ETXANO | Aititeek eta amama zornotzarrek hitzordu garrantzitsua dute uztailaren 25ean Amorebieta-Etxanon, jaietako egitarauaren barruan. Aurten ere, Udalak, Zornotza Hirugarren Adinekoen Elkartearekin elkarlanean, aititeei eta amamei zuzendutako jai eguna antolatu du. Ekitaldiak 13:00etan hasiko dira Udabarri dantza taldearen emanaldiarekin Zelaietan, 14:15ean herri bazkaria hasiko da udal pilotalekuan eta arratsaldean trikitixa eta dantzaldia izango dira 16:00etatik aurrera.

Bazkarirako sarrerak

Bazkarira joan nahi dutenek aldez aurretik sarrera bat eskuratu beharko dute. 400 sarrera jarriko dira herritarren eskura, eta uztailaren 12an, ostirala, erosi beharko dira Nafarroa Zentroan, goizez edo arratsaldez: 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Bazkaria 70 urtetik gorako aititei eta amamei zuzenduta dago eta, beraz, NANa aurkeztu beharko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top