DOT Durangaldea

TOP 1

Remedios Ares durangarrak 100 urte bete ditu

Urteurrena bere senide eta lagunez inguratuta ospatu zuen DURANGO | Joan den ostiralean, martxoaren 7an, Remedios Ares García durangarrak bere 100. urtebetetzea ospatu zuen bere senide eta lagunez inguratuta. Egun berezi horretan zoriontzeko, Mireia Elkoroiribe alkatea eta Jesica Ruiz alkateordea bisitan joan zitzaizkion eta lore sorta bat eman zioten aitortza eta maitasun gisa. Zorionak, Remedios!

Remedios Ares durangarrak 100 urte bete ditu Irakurri albistea »

Gazteen alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik Berrizen

18-35 urte bitarteko herritarrek apirilaren 11ra arte aurkez dezakete eskaera BERRIZ | Gazteen emantzipazioa sustatzeko 15.000 euroko dirulaguntza lerro berria izango du Berrizko Udalak. Deialdi horren bitartez, Berrizen alokairu-erregimeneko etxebizitza bat duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteek (biak barne) ohiko bizilekurako duten etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak eskuratzeko aukera izango dute. Diru-laguntza eskatzeko bete-beharreko

Gazteen alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik Berrizen Irakurri albistea »

Abadiñok proba pilotu bat hasiko du egoiliarrentzako aparkalekuak jarriz

Traña-Matienan izango da eta maiatzaren amaieran hasiko da ABADIÑO | Toki administrazioa Traña-Matienako aparkalekuaren problematikari aurre egiteko hainbat jarduera ildo lantzen ari da eta aparkaleku berriak sortzeko lanean ari den bitartean, esku artean du egoiliarrentzako guneak konfiguratzeko proiektua. Horren baitan, azken asteetan seinale berriak jarri eta marra gorriak margotu dituzte auzoko hainbat puntutan hainbat hilabeteko

Abadiñok proba pilotu bat hasiko du egoiliarrentzako aparkalekuak jarriz Irakurri albistea »

Zornotzak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea zabalduko du

Deialdia hilaren 10etik azaroaren 14ra luzatuko da AMOREBIETA-ETXANO | Udalak astelehenean, hilaren 10ean, zabalduko du 2025eko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) jasotzeko epea, zailtasun ekonomikoak dituzten pertsona eta familiei beren gastuei aurre egiten laguntzera bideratuta. Laguntza horien helburua da behar gehien duten zornotzarrei oinarrizko gastuak, ohikoak zein apartekoak, ordaintzen laguntzea, hala nola, etxebizitzari lotutako gastuak (alokairua,

Zornotzak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea zabalduko du Irakurri albistea »

Alaiak koralak jaso du Marixelarre saria Zornotzan ekitaldi hunkigarri batean

Saria udalerriko alkateak eman du, abesbatzak udalerriko bizitza kulturalari egindako ekarpena eta ibilbidea aitortzeko AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako herriak omenaldia egin dio gaur Alaiak koralari Marixelarre sariaren laugarren edizioan, Emakume Artisauen eta Nekazarien Azokaren baitan Zelaietan egindako ekitaldian. Ospakizunera hurbildu dira herritar asko emakumez soilik osatutako taldeari esker ona adieraztera, ekitaldia hunkigarria bezain polita eginez. Saria eman

Alaiak koralak jaso du Marixelarre saria Zornotzan ekitaldi hunkigarri batean Irakurri albistea »

Durangok udalerriko jarduera eta instalazioen errolda egingo du

Udalerriko enpresa eta merkataritza ehunaren egungo egoera ezagutu ahal izango da, udal kudeaketa errazteko eta tokiko garapena bultzatzeko erabakiak hartzeko DURANGO | Udalak udalerriko jarduera eta instalazioen errolda eguneratua egiteko lizitazio-prozesua martxan jarri du. Erregistro horrek, lehentasunez, sailkatutako jarduera-lizentzia edo aldez aurreko jakinarazpena behar duten jarduerak bilduko ditu, planifikazio ekonomikorako eta tokiko garapenerako informazio zehatza

Durangok udalerriko jarduera eta instalazioen errolda egingo du Irakurri albistea »

Zornotza eta Galdakao lotuko dituen bizikleta-pistaren lanak laster hasiko dira

Erletxe-Boroako bizikleta-pista egiteko 20 hilabete beharko dira, eta 16 milioi euroko aurrekontua izango du AMOREBIETA-ETXANO | Carlos Alzaga, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak jakinarazi du Galdakaoko Erletxe eta Larrabetzu artean bizikleta-pista bat eraikitzeko obrak hasi direla eta laster, etorkizuneko Erletxe-Boroako bizikleta-pistaren lanak ere hasiko direla. Erletxe eta Larrabetzuko azpiegiturari dagokionez, 3,4 kilometroko ibilbidea izango

Zornotza eta Galdakao lotuko dituen bizikleta-pistaren lanak laster hasiko dira Irakurri albistea »

4.000 euro arteko dirulaguntzak Durangon ekintzailetza sustatzeko

Ekintzaileek martxoaren 31ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak Udalaren webgunean DURANGO | 62.000 euroko aurrekontuarekin, Durangoko Udalak ekintzaileei zuzendutako dirulaguntzen deialdia ireki du. Udalerriko enpresa-sarea indartzeko eta jarduera ekonomikoa dinamizatzeko konpromisoan, laguntza horien helburua da negozio berriak sortzea, jarduera ekonomikoak kaleko lokaletara lekualdatzea erraztea eta enpresen transmisioaren bidez establezimenduen jarraipena bermatzea. “Deialdi honen bidez,

4.000 euro arteko dirulaguntzak Durangon ekintzailetza sustatzeko Irakurri albistea »

Durangok aurrekontu parte-hartzaileen prozesua abiarazi du, auzoak ardatz hartuz

Apirilaren 16ra arte, 16 urtetik gorako herritarrek eta udalerrian erregistratutako elkarteek aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak DURANGO | Pasa den martxoaren 5ean Udalak ‘Auzoekin Batera’ ekimenari ekin zion eta horren baitan 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen edizio berria jarri du martxan. Ekimen honek herritarrei aukera ematen die 600.000 euro zertan inbertitu zuzenean erabakitzeko eta datorren apirilaren

Durangok aurrekontu parte-hartzaileen prozesua abiarazi du, auzoak ardatz hartuz Irakurri albistea »

Scroll to Top