DOT Durangaldea

TOP 1

Abadiñok Gerediaga eta Laubideta lotzen dituen N-634 errepideko zubia itxi du

Istripurik ez gertatzeko hartu du erabakia Udalak, eta Bizkaiko Foru Aldundiari bilera eskatu zaio egoera bideratzeko ABADIÑO | Abadiñoko udalak N-634 errepideko zubiaren egoera pertsonentzako arriskutsua zela ondorioztatuta, eskaera ofiziala bidali zion urtarrilean zubiaren jabe den Bizkaiko Foru Aldundiari konponketak lanak has zitzan. Bertan, udal aparejadorearen txosten teknikoa helarazi zion zubiaren egoera kaskarraren eraskusle. Martxoan […]

Abadiñok Gerediaga eta Laubideta lotzen dituen N-634 errepideko zubia itxi du Irakurri albistea »

Bi pertsona zauritu dira Durango eta Izurtza artean izandako istripuan

Ezbeharra 08:30 inguruan gertatu da DURANGO | Bi pertsona zauritu dira gaur goizean bi ibilgailuk talka eginda, 08:30 inguruan, BI-623 errepidean, Izurtza eta Durango lotzen dituen errepidean. Talkaren ondorioz, bi pertsona zauritu dira eta Usansoloko ospitalera eraman behar izan dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.  

Bi pertsona zauritu dira Durango eta Izurtza artean izandako istripuan Irakurri albistea »

Ertzaintzak bere helikopteroen flota berria aurkeztu du Iurretan

Iaz, Euskadiko larrialdi-zerbitzuek 875 ezbehar artatu zituzten mendi, kostalde eta ibaietan IURRETA | Ertzaintzak, aste honetatik aurrera, helikoptero berria izango du Zaintza eta Erreskate Unitaterako. Imanol Pradales Lehendakaria, Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak lagunduta, gaur goizean Ertzaintzaren polizia-basean helikopteroa hartzeko eta inaugurazio-hegaldirako egin den ekitaldian izan da. Airbus aeronautikako multinazionalak fabrikatutako aireontzia da, H135 T3H modeloa.

Ertzaintzak bere helikopteroen flota berria aurkeztu du Iurretan Irakurri albistea »

Zauritu arin bat Kanpazarren, kamioiarekin irauli ostean

Ezbeharra 13:30ean gertatu zen, N-636 errepidean. ELORRIO | 25 urteko gizon bat arin zauritu da N-636 errepidean, Kanpazarren, kamioia irauli ostean. Ezbeharra 13:30ean gertatu da, eta larrialdi-zerbitzuek Landakoko osasun-zentrora eramango dute biktima, LAGek jakin ahal izan duenez. Zauritutako bakarra laguntzera zihoazen suhiltzaileak ere bertan daude. Istripua auto-ilarak sortzen ari da eta une honetan bide alternatiboa

Zauritu arin bat Kanpazarren, kamioiarekin irauli ostean Irakurri albistea »

Durangoko Udal Gobernuak 2026rako zerga guztiak izoztea proposatu du

Helburua udazkenean Ordenantza Fiskalak onartzea da DURANGO | Durangoko Udal Gobernuak 2026ko Ordenantza Fiskalak izoztea proposatu du. Proposamena opozioari aurkeztu zaio jada. Iaz iragarri zen bezala, herritarren gaineko presio fiskala ez handitzeko konpromisoa mantentzen da, agindutakoa betez. Egokitzapen teknikoak eta berrikuntza garrantzitsuak egin dira ordenantzen aplikazioa eta kudeaketa hobetzeko, indarrean dagoen araudira eta durangarren benetako

Durangoko Udal Gobernuak 2026rako zerga guztiak izoztea proposatu du Irakurri albistea »

Zornotzak “Zinema Kalera Udan” ekimena hartuko du abuztuan

Zikloak “Gru 4. Mi villano favorito”, “Padre no hay más que uno 4”, “Migrazioa. Bidaia ahaztezina” eta “Algo le pasa a mi yerno” filmak eskainiko ditu AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udalak “Zinema Kalera Udan” aire zabaleko zine-zikloa jarriko du martxan, herritar guztiei zuzendutako doako saioekin. Ekimen honen helburua aisialdi kulturala sustatzea da, herriko hainbat gunetan publiko

Zornotzak “Zinema Kalera Udan” ekimena hartuko du abuztuan Irakurri albistea »

Durangoko Merkatu Plazako postuen lizitazioan parte-hartzeko epea, zabalik

Merkatuko lizitazioan eskuragarri dauden postuak 10 dira guztira DURANGO | Durangoko Udalak gaur, uztailak 16, Merkatu Plazako postuen lizitazioaren epea ireki du. Eskaerak aurkezteko epealdia abuztuaren 18an, 15:00etan, amaituko da. Datorren astelehenetik aurrera, uztailaren 21etik aurrera, Merkatu Plazaren berrikuntza lanak hasiko dira. Azpiegitura modernizatzea, merkataritza-postuak berritzea eta balio anitzeko espazio berriak prestatzea, eta merkatua herritarren

Durangoko Merkatu Plazako postuen lizitazioan parte-hartzeko epea, zabalik Irakurri albistea »

“Durangaldeko adinekoentzako funtsezko kontaktuen ezinbesteko gida”

60 urtetik gorako pertsonentzat, haien familientzat eta zaintzaileentzat pentsatutako tresna praktikoa da DURANGO |  Hilabeteak eman dituzte lanean, eztabaidetan eta berrikuspenetan. Emaitza, dagoeneko Durangoko lehen hartzaileen esku dagoena, triptiko erraza da, formatu erabilgarrikoa, baina eragin sozial handikoa: “Esperientziaren gakoak” gida berria. Ekimena Esperientzia Institutuko ikastaroko talde batek sustatu du, eta duela gutxi DOTB Durangaldeko Telebistan

“Durangaldeko adinekoentzako funtsezko kontaktuen ezinbesteko gida” Irakurri albistea »

“Ongi Etorri Errefuxiatuak”-ek irabazi du Zornotzako marmitako txapelketa

Katia kuadrilla bigarren postuan geratu da AMOREBIETA-ETXANO | 350 koadrilek eta 5.500 pertsona baino gehiagok parte hartu dute ekitaldi jendetsu eta herrikoienetako batean, marmitako lehiaketan, hain zuzen ere. Ongi Etorri Errefuxiatuak kuadrillak irabazi du aurtengo Karmenen lehen saria.

“Ongi Etorri Errefuxiatuak”-ek irabazi du Zornotzako marmitako txapelketa Irakurri albistea »

Scroll to Top