DOT Durangaldea

KULTURA

Durangoko EH Bilduk osasun sistema publikoari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu du

Lehen hitzaldia datorren asteazkenean izango da formazioaren egoitzan DURANGO | Maiatzean, herritarrei irekitako hiru hitzaldiz osatutako zikloa egingo da, “Gure begirada osasungintzari” lelopean, osasun sistemaren orainari eta etorkizunari buruz hausnartu, entzun eta eztabaidatzeko espazio bat sortzeko helburuarekin. Ekimenak Osakidetzaren azterketatik harago joan nahi du, ikuspegi holistiko batetik eraikitako osasun sistema publikoan fokua jarriz, auzoetan eta […]

Durangoko EH Bilduk osasun sistema publikoari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu du Irakurri albistea »

Garai eta Lantziego, 2013ko hitzarmenari eutsiz, berriro elkartuko dira zapatuan

Lantziegoko herritarrak Garaira etorriko dira larunbatean, harrera, bisita gidatua eta bazkari herrikoia egiteko GARAI | Garai eta Lantziego 2013an hermanatu ziren, bi udalek sinatutako akordio espresu baten bidez. Ordutik, urtero berritzen dute anaitasun-pakta: urte batean garaitarrak joaten dira Lantziegora, eta hurrengoan lantziegarrak etortzen dira Garaira. Hermanamenduaren ikurrak dira San Migeleko elizaren ondoan landatutako artea, mojona

Garai eta Lantziego, 2013ko hitzarmenari eutsiz, berriro elkartuko dira zapatuan Irakurri albistea »

Bartolome Ertzillak musika hurbilduko die 700 ikasleri kontzertu didaktikoen bidez

Maiatzaren 6, 13 eta 20an eskainiko dira emanaldiak Durangon, Iurretan, Abadiñon, Berrizen eta Zaldibarren DURANGALDEA | Maiatzaren 6, 13 eta 20an, Bartolomé Ertzilla Kontserbatorioak 25 minutuko kontzertu didaktikoak eskainiko ditu Durangon, Iurretan, Abadiñon, Berrizen eta Zaldibarren, goizeko 10:00etan eta 11:15ean, eskualdeko ikastetxeetan. Kontserbatorioak gazteen artean musika zabaltzeko konpromisoa indartu du, kontzertu didaktikoen programaren bidez. Ekimen

Bartolome Ertzillak musika hurbilduko die 700 ikasleri kontzertu didaktikoen bidez Irakurri albistea »

Euskara sustatzeko Larrinagatxutik txangoa eta familia sukaldaritza tailerra

Datorren maiatzaren 10ean 10:30ean San Roke plazatik abiatuta 5 kilometroko ibilbidea egingo da Larrinagatxutik DURANGO | Udalak familiei zuzendutako hainbat jarduera antolatuko ditu, haurren artean euskararen presentzia indartzeko helburuarekin. Jarduera horiek Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak bultzatutako Eusfera proiektuaren baitan kokatzen dira. Mugimendu hori euskararen erabileraren normalizazioaren alde lan egiten duten elkarte eta taldeek osatzen dute. Ildo

Euskara sustatzeko Larrinagatxutik txangoa eta familia sukaldaritza tailerra Irakurri albistea »

Zaindu zerbitzuak tailerrak antolatu ditu Berrizen eta Elorrion

Maiatzean izango dira  eta aldez aurretik harremanetan jarri behar da zerbitzuarekin BERRIZ/ELORRIO | Durangaldeko Mankomunitatearen Zaindu zerbitzuak laguntza ematen die mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenei – pertsona nagusiak, bereziki. Zerbitzuak laguntza psikologikoko tailerrak jarriko ditu martxan Berriz eta Elorrion Laguntza tailerrak maiatzean zehar garatuko dira bai Berriz eta bai Elorrion. Horietan zaintzaileak berak bere burua

Zaindu zerbitzuak tailerrak antolatu ditu Berrizen eta Elorrion Irakurri albistea »

30 taldek hartuko dute parte Plateruena Izar Records lehiaketan maiatzetik uztailera bitartean

Lehiaketan aurkeztutako 40 taldeetatik 30ek arrakastaz gainditu dute eskatzen zen kalitate maila DURANGO | Hautaketa-prozesu baten ondoren, tokiko musika eszenan talentu handia erakutsi duten taldeak aukeratu dira Plateruena Izar Records Bakarlari eta Musika Taldeentzako Lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa honen helburua da sortzen ari diren musikariei ikusgarritasuna ematea eta zuzeneko musikan plataforma profesional bat eskaintzea. Izar

30 taldek hartuko dute parte Plateruena Izar Records lehiaketan maiatzetik uztailera bitartean Irakurri albistea »

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVIII. edizioa izango da Zornotzan

Ohiko moduan, lehiaketak bi modalitate izango ditu: tradizionala, eta ‘Zintzilik’ AMOREBIETA-ETXANO | Udalak eta Sociedad Artístico Cultural Zornoza Elkarteak Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren edizio berri bat antolatu dute, herriko sorkuntza artistikoa sustatzeko eta aire zabaleko pinturari balioa emateko helburuarekin. Lehiaketa uztailaren 5ean egingo da, Amorebieta-Etxanoko hiri-ingurunean, eta parte-hartzea doakoa izango da. Lehiaketa hau Enrike Renteria

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVIII. edizioa izango da Zornotzan Irakurri albistea »

Berrizek kaleko pintura lehiaketaren edizio berria hartuko du zapatuan

Lehiaketak hiru sari nagusi ditu: 700, 600 eta 500 eurokoak BERRIZ | Udalak XXVII. Kaleko Pintura Lehiaketaren ospakizuna iragarri du, maiatzak 2an udalerrian egingo dena. Lehiaketa 16 urtetik gorako pertsona guztiei irekita dago, eta parte-hartzaileek beren lanak Berrizko hiri-ingurunean bertan egin beharko dituzte, lehiaketaren egunean zehar. Lan artistikoak kalean sortu beharko dira ekitaldiaren egun berean,

Berrizek kaleko pintura lehiaketaren edizio berria hartuko du zapatuan Irakurri albistea »

Musika elektronikoa iritsiko da Amorebieta-Etxanora zapatuan

Ekitaldia Zelaietako Kontzertu Gelan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta 18 urtetik gorako gazteei zuzenduta egongo da AMOREBIETA-ETXANO | Herria musika elektronikoz gozatzeko aukera izango du datorren maiatzaren 2an, Infinity Clubbing kultur kolektiboaren bitartez. Ekitaldia Zelaietako Kontzertu Gelan izango da, 18:00etatik aurrera, eta 18 urtetik gorako gazteei zuzenduta egongo da. Gainera, jarduera guztiz doakoa izango

Musika elektronikoa iritsiko da Amorebieta-Etxanora zapatuan Irakurri albistea »

Scroll to Top