DOT Durangaldea

KULTURA

Tabiran ‘Kayara. Inka gerraria’ filma proiektatuko da zapatuan

Saioa 20:00etan hasiko da DURANGO | Uda Giro Durango 2026ko programazioaren baitan, uztailaren 11n, 20:00etan, aire zabaleko zinema saio berri bat egingo da Tabira parkean. Oraingoan, publikoak ‘Kayara. Iinka gerraria’ animaziozko filmaren proiekzioaz gozatzeko aukera izango du. Filmak Chasqui mezularien lana maite duen neska gazte inka baten istorioa kontatzen du. Inken Inperio zabalean zehar mezuak […]

Tabiran ‘Kayara. Inka gerraria’ filma proiektatuko da zapatuan Irakurri albistea »

Hontza Museoak Askondoko haitzuloko hartzaren historia dakar

Erakusketak Mañariako aztarnategian aurkitutako jatorrizko hezurrak eta aztarna esanguratsuak biltzen ditu MAÑARIA | Hontza Museoak, Natura Zientzien Museoak, Europako Pleistozenora doan denbora-bidaia zoragarri batean parte hartzeko gonbita luzatzen die herritarrei. Izan ere, erakundeak «Askondoko Haitzuloko Hartza» aldi baterako erakusketa berria inauguratu du. Aukera paregabea da Europa osoko historiaurreko ugaztun ikusgarri eta kolosalenetako baten sekretuak, anatomia

Hontza Museoak Askondoko haitzuloko hartzaren historia dakar Irakurri albistea »

Berrio-Otxoa Eguna ospatuko da zapatu honetan

Musika, meza nagusia eta herritarren topaketa izango dira eguneko ekitaldi nagusiak  ELORRIO | Datorren uztailaren 4an, larunbata, Berrio-Otxoa eguna ospatuko da. Herriko patroia den San Balendin Berrio-Otxoaren omenez antolatutako jardunaldiak musika, ospakizun erlijiosoa eta herritarren arteko topaketak uztartuko ditu, Elorrioko tradizioetako bati jarraipena emanez. Goizeko 10:00etan hasiko da egitaraua, herrigunean zehar egingo den txistularien kalejirarekin.

Berrio-Otxoa Eguna ospatuko da zapatu honetan Irakurri albistea »

Zabalik Karmen jaietako marmitako lehiaketan izena emateko epea

Lehiaketa uztailaren 18an ospatuko da eta parte hartu nahi duten taldeek uztailaren 10era bitarte dute izena emateko epea AMOREBIETA-ETXANO | Beste urte batez, Amorebieta-Etxanok Marmitako Lehiaketa ospatuko du uztailaren 18an, larunbata, Karmen jaien egitarauaren baitan. Partaidetza handiko ekintza izaten da hau eta lehiaketa eta gaurtik hasita, datorren uztailaren 10era arte, zabalik egongo da izena emateko

Zabalik Karmen jaietako marmitako lehiaketan izena emateko epea Irakurri albistea »

Gaur 21 ‘Zintzilik’ jarriko dituzte Zornotzan

Ekitaldi nagusia igandean izango da, kaleko margolaritza lehiaketarekin eta AIDAEren aldeko azoka solidarioarekin AMOREBIETA-ETXANO.- Zornotzako kaleak kolorez eta sormenez beteko dira berriro ere. “Zornoza” Arte eta Kultura Elkarteak, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin lankidetzan, dena prest du Enrike Renteria Margolaritza Lehiaketaren XXVIII. ediziorako. Larrea auzoko margolari autodidakta ospetsuari egiten zaion omenaldi bizi honek herriko txokoak argiz eta pintzelkadaz

Gaur 21 ‘Zintzilik’ jarriko dituzte Zornotzan Irakurri albistea »

Garaik lehen Komunitate Energetikoa aurkeztuko du bihar

Batzar irekia arratsaldeko 19:00etan izango da udaletxean GARAI | Batzar irekia herritarrekin. Garaiko Udalak urrats garrantzitsua emango du jasangarritasunaren bidean, eta herriko lehen Komunitate Energetikoa sortzeko prozesuari ekingo dio. Proiektuaren aurkezpen ofiziala eta lehen bilera astelehen honetan, ekainak 29, arratsaldeko 19:00etan izango da udaletxean. Bileraren helburu nagusia egitasmoaren xehetasunak herritarrei bertatik bertara azaltzea da. Bertan,

Garaik lehen Komunitate Energetikoa aurkeztuko du bihar Irakurri albistea »

Durangok Sari Hanafiren hitzaldia hartuko du eguaztenean

Sari Hanafi soziologo palestinarra, Beiruteko Unibertsitate Amerikarreko irakaslea eta Soziologiako Nazioarteko Elkarteko presidente ohia, hitzaldia emango du DURANGO | Durangoko Udalak, Bizenta Mogel Bibliotekarekin lankidetzan, beste hitzordu bat antolatu du bere kultur programazioaren eta herritarren hausnarketaren esparruan: “Hiriak, herriak eta elkarrizketa. Soziologia dialogikotik Palestinako auziari egindako ekarpenak”. Topaketa 2026ko uztailaren 1ean izango da, asteazkena, 18:30ean,

Durangok Sari Hanafiren hitzaldia hartuko du eguaztenean Irakurri albistea »

Tabirako jaiak asteburu honetan ospatuko dira

Mugarra TTk botako du aurtengo txupinazoa bariku honetan DURANGO | Gertu daude Durangoko Tabira auzoko jaiak! Tabira Jai Batzordeak adin guztientzako ekintzez beteriko egitarau oparoa prestatu du aurten ere. Txupinazoa ostiralean, ekainak 26, izango bada ere, jai giroa asteburu bat lehenago hasiko da mendi martxa eta lasterketarekin. Hemen duzu jaietako egun bakoitzeko plan bakoitza, ezer

Tabirako jaiak asteburu honetan ospatuko dira Irakurri albistea »

“Ikusi makusi, Beittu”: 69 ikasleren sormena Durangoko Ezkurdi Aretoan

Erakusketa zabalik egongo da datorren utzailaren 5 arte DURANGO | Artea eta urteurren borobilak eskuz esku datoz Durangora. Ekainaren 26tik uztailaren 5era, Durangoko Ezkurdi Aretoak “IKUSI MAKUSI, BEITTU” erakusketa berezia hartuko du. Beittu Art Factoryko ikasleen ikasturte amaierako hitzordua da, baina aurten sekulako itxura dauka: Beittu Art Galleryren 25. urteurrena eta akademia gisa Artekale 24an

“Ikusi makusi, Beittu”: 69 ikasleren sormena Durangoko Ezkurdi Aretoan Irakurri albistea »

Scroll to Top