DOT Durangaldea

ESKUALDEA

Elorriok XVI. mendeko Txanberiko gurutzea zaharberritu du

Herria Euskadiko gurutze bildumarik ugariena izateagatik nabarmentzen da ELORRIO | Ezaguna da Elorrioko bederatzi gurutze-bildumaren garrantzia, Euskal Herrian ugariena eta kalitatezkoena izateagatik. 2010 eta 2020 urteen bitartean lan garrantzitsuari ekin zion Udalak, gurutze guztiak historikoki dokumentatu, zaharberritu, liburua argitaratu eta ondare hori guztia turismo produktu bihurtuta. Turismo bulegoan daude liburua zein planoa herritarrek eskuratzeko moduan. […]

Elorriok XVI. mendeko Txanberiko gurutzea zaharberritu du Irakurri albistea »

Zabalik Durangoko haurtzaindegiko gastuei aurre egiteko laguntzak

Eskaerak urriaren 3ra bitarte aurkez daitezke DURANGO | Durangoko Udalak 2024/2025 ikasturterako haurtzaindegiko gastuak ordaintzeko laguntza ekonomikoen deialdia ireki du. Dirulaguntza hauek 2023an eta 2024an jaiotako haurrak dituzten familiei zuzenduta daude, haurren lehen etapetan zaintza eta hezkuntza beren gain hartzen dituztenei laguntzeko. Laguntza horiek Durangoko haurtzaindegietan edo, justifikatutako kasuetan, beste udalerri batzuetako haurtzaindegietan eskolatuta dauden

Zabalik Durangoko haurtzaindegiko gastuei aurre egiteko laguntzak Irakurri albistea »

Karlos Ardanza abadiñarra eta Mendi, irabazle EHko artzain txakur txapelketan Garain

Giro paregabean ospatu zen atzo Garain Euskal Herriko 58. Artzain Txakur Txapelketa GARAI | Garain, larunbat honetan, ardiak, txakurrak, eta artzainak izan ziren protagonistak Euskal Herriko 58. Artzain Txakur Txapelketan. Goizetik jendetza bildu zen, lan txukunak eta ikuskizun ikusgarriak ikusteko. Giroa ezin hobea izan zen, eta parte-hartzaileek artaldearen eta txakurraren arteko ulermen eta doinua erakutsi

Karlos Ardanza abadiñarra eta Mendi, irabazle EHko artzain txakur txapelketan Garain Irakurri albistea »

‘Beti Saltsan’ Sukalki txapelketako txapeldunak Elorrion

Aurtengo Ferixa Nausikoak agurtu aurreko azken ekitaldiak ELORRIO | Larunbat honetan Elorrioko festarik jendetsuenetako bat ospatzen da, 76 kuadrilla eta 1.300 mahaikiderekin. Aurten, Beti Saltsan, parte hartzen zuen lehen urtean, Sukalki 2025eko txapeldun izendatu dira. Zorionak!! Domeka, irailak 14 11:30-14:00 / 16:30-19:00 Haur parkeak 12:00 — Kanpokale Elorrio kolore eta zaporeak Antolatzailea: ONG Kainabera GKE

‘Beti Saltsan’ Sukalki txapelketako txapeldunak Elorrion Irakurri albistea »

Mozorro Eguneko karrozen erregulazioak soilik eragingo dio Alde Zaharreko sarbideari

Udalak adierazi du ezarritako antolaketa-neurriak Alde Zaharrean bakarrik aplikatuko direla DURANGO | San Fausto jaiak direla eta, Durangoko Udalak, mozorroei eskainitako eguna modu gogoangarri, dibertigarri eta, batez ere, seguruan garatzea nahi du. Herritarren artean sortutako zalantzen aurrean, Udalak adierazi du ezarritako antolaketa-neurriak Alde Zaharrean bakarrik aplikatuko direla, pertsona gehien batzea aurreikusten den gunean. Mozorroen desfileak

Mozorro Eguneko karrozen erregulazioak soilik eragingo dio Alde Zaharreko sarbideari Irakurri albistea »

Zauritu bat Urkiolan, ibilgailuarekin irauli eta harrapatuta gelditu ondoren

Gertaera goizeko zortziak aldera izan da BI-623 errepidean ABADIÑO |  Pertsona bat zauritu da ostiral goizean BI-623 errepidean, Urkiolan, Otxandiorako noranzkoan, ibilgailu barruan harrapatuta geratu ostean. Kolpearen ondorioz, Iurretako parkeko suhiltzaileek eta zauritua ibilgailu barrutik atera ondoren artatu duten osasun-zerbitzuek esku hartu behar izan dute. Azken informazioen arabera, helikopteroak esku hartu behar izan du biktima

Zauritu bat Urkiolan, ibilgailuarekin irauli eta harrapatuta gelditu ondoren Irakurri albistea »

Durangon azaroan hasiko dira bide berdearen bigarren faseko lanak

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.199.961,13 eurokoa da (BEZa barne) DURANGO | Durangoko Udalak lizitaziora atera du trenaren lehengo trazaren berrurbanizazioaren II. fasea, 2012an trenbidea lurperatu ondoren hiribilduaren bi erdiak behin betiko jostea helburu duen hiri-eraldaketako plan honetako garrantzitsuena eta konplexuena. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.199.961,13 eurokoa da (BEZa barne), eta interesa duten enpresek urriaren 6ra arte aurkeztu

Durangon azaroan hasiko dira bide berdearen bigarren faseko lanak Irakurri albistea »

“Berrizen irailaren 11 esatea, memoriaz eta giza eskubideez hitz egitea da”

Frankismoko biktimei omenaldia egin diete dozenaka herritarrek Berriztarren BERRIZ |  Datorren urtean hogei urte beteko dira, irailaren 11n berriztarrak frankismoaren biktimak omentzeko biltzen direnetik. Ostegun arratsalde honetan udaletxeko lorategiak bizilagunez beteta egon dira, senideak, ezagunak eta hurbilekoak gogoratzeko. Udalak, Berrizko Memoria eta Giza Eskubideen Taldeak, hainbat jarduera programatu ditu ostegun honetarako, Udalaren parkean, Oroimenaren Bidea

“Berrizen irailaren 11 esatea, memoriaz eta giza eskubideez hitz egitea da” Irakurri albistea »

Saskibaloia, tailerrak, mountain bike eta skate zirkuituak… Mugikortasun Astean

Gainera, eskulan-tailerrak, bizikleten mekanikari buruzko prestakuntza eta bide-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio-jarduerak egingo dira DURANGO | Urtero bezala, Durangok Mugikortasunaren Europako Astearekin bat egingo du, irailaren 16tik 21era. Urteko ekitaldi honen helburua garraio-modu jasangarriagoak, seguruagoak eta osasungarriagoak sustatzea  da, eta, aldi berean, herritarrak ingurumena errespetatzen duten mugikortasun-ohiturak hartzearen garrantziaz kontzientziatzea. Aste honetan zehar, Durangoko Udalak egitarau zabala

Saskibaloia, tailerrak, mountain bike eta skate zirkuituak… Mugikortasun Astean Irakurri albistea »

Scroll to Top