DOT Durangaldea

ESKUALDEA

Durangok Landako I eta Tabira Futbol Zelaiko markagailuak berritu ditu

Aurreikusitako hobekuntza lanek Landakoko gimnasioaren berrikuntza ere ekarriko dute DURANGO | Udal gobernuak kirol azpiegiturak hobetzeko apustua egiten jarraitzen du, herritarren gero eta eskaera handiagoari erantzuteko. Eta helburu horren baitan azken hilabeteetan hainbat jarduera burutu dira. Besteak beste, markagailu elektroniko berriak jarri dira Landako I eta Tabira kiroldegietan, eta Ezkurdi pilotalekuan lona berria jarri da, […]

Durangok Landako I eta Tabira Futbol Zelaiko markagailuak berritu ditu Irakurri albistea »

Martxan dago Durangoko Askatasun etorbideko Euskadi iturria

Berritze lanek 14.000 euroko inbertsioa suposatu dute eta urtebeteko gauzatze epea izan ditu DURANGO | Udalak Askatasun etorbidean dagoen Euskadi iturria irazgaizteko lanak amaitu ditu. Esku-hartze horri esker, azpiegitura berritu ahal izan da, eta sistema hidraulikoaren funtzionamendu egokia bermatu du, ponpa eta koadro elektrikoa barne, zaharkituta baitzeuden. Probak egin eta elementu guztiek ondo funtzionatzen dutela

Martxan dago Durangoko Askatasun etorbideko Euskadi iturria Irakurri albistea »

Iurretak aurrekontu parte-hartzaileetarako herritarren proposamenak jasoko ditu

Martxoaren 3tik 16ra edonork aurkeztu ahal izango ditu herria hobetzeko ideiak Zalantzak argitzeko eta prozesuari buruzko informazio gehiago emateko, txokolatada informatibo bat antolatu da, martxoaren 6an, osteguna, 17:00etan IURRETA | Herritarrek udal kudeaketan parte hartzeko duten konpromisoari eutsiz, toki administrazioak Aurrekontu Parte-hartzaileen edizio berri bat jarriko du martxan. Prozesu horren bidez, herritarrek udal-aurrekontuaren zati bat

Iurretak aurrekontu parte-hartzaileetarako herritarren proposamenak jasoko ditu Irakurri albistea »

Gastronomia bikaintasuna sustatzeko doako auditoretzak ostalarientzat

Proiektuan parte hartu nahi duten establezimenduek informazioa eskatu eta izena eman dezakete otsailaren 28a baino lehen DURANGALDEA | Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailak Durangaldeko eskualdeko gastronomia bikaintasuna sustatzeko proiektua jarri du martxan. “Esperientzia gastronomiko bereizgarri eta kalitatezkoak sortzea” izenburupean, helmuga gastronomikoak hobetzea bilatzen da, eskualdeko produktuen eta bereizgarri diren ezaugarrien balioa nabarmenduz.

Gastronomia bikaintasuna sustatzeko doako auditoretzak ostalarientzat Irakurri albistea »

Durangok Ibaizabaleko haur-parke berria estreinatu du

Udalak haurrentzako espazioak berritzen jarraitzen du eta laster San Fausto eta Errotaritxuena haur-parkeak ere prest izango dira DURANGO | Udalak espazio publikoak hobetzen jarraitzen du, haurrentzako jolas parke berriak jarriz eta udalerriko hainbat gunetan lurzoruak berrituz. Zentzu horretan, Ibaizabaleko haur-parke berria zabalik dago jada, eta datozen asteetan San Fausto eta Errotaritxuena auzoetakoak ere berrituko dira.

Durangok Ibaizabaleko haur-parke berria estreinatu du Irakurri albistea »

Berrizko tokiko merkataritza sustatzeko kanpainak 100 euroko baleak banatuko ditu bezeroen artean

‘Sariak Udaberrian’ egitasmoa martxoaren 9ra bitartean luzatuko da BERRIZ | Herriko establezimenduetan erosketak eta kontsumoa sustatzeko eta dinamizatzeko asmoz, Berrizko Merkatari Elkarteak, BMEk, “Sariak Udaberrian” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek bezeroak sarituko ditu atxikitako establezimendu guztietan erosketa-baleen zozketak eginez. Zehazki, negozio bakoitzak 100 euro banatuko ditu bezeroen artean, erosketa-baleetan.  Kanpaina otsailaren 24tik, astelehena, martxoaren 9ra,

Berrizko tokiko merkataritza sustatzeko kanpainak 100 euroko baleak banatuko ditu bezeroen artean Irakurri albistea »

49 urteko eskalatzaile bat erreskatatu dute Untzillaitzeko Diagonal Handian

Bi eskalatzaile erreskatatu dituzte egun gutxitan MAÑARIA | Larunbat goizean, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak Untzillaitz gailurreko gune bateraino joan ziren, Atxarteko haitzartearen eta Mañaria udalerri bizkaitarraren artean, 49 urteko eskalatzaile bati laguntzera. Izan ere, eskalatzailea, beste eskalatzaile batekin batera, harkaiztuta geratu zen, jarraitu ezinik. Ertzaintzaren helikoptero bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko kideekin, bertaratu zen,

49 urteko eskalatzaile bat erreskatatu dute Untzillaitzeko Diagonal Handian Irakurri albistea »

‘Errime’ Iurretako euskara elkarte berria aurkeztu dute

Ekitaldia Dantzari plazan izan zen pasadan barikuan IURRETA | Atzo aurkeztu zen euskararen aldeko lan egingo duen iurretako elkartea berria. Errime du izena eta “ardurak hartzera gatoz eta arduradunei exijitzera. Hau ez da bularrean ikur bat itsatsita amaituko, ez gara argazkitan bakarrik geldituko, gure hizkuntza biziberrituko duen lanabesa izan nahi dugu”, azaldu zuten atzo elkartearen

‘Errime’ Iurretako euskara elkarte berria aurkeztu dute Irakurri albistea »

Lilakrosaren kamisetak salgai aste honetan Andragunean

Durangoko Lilakrosak bularreko minbiziaren aurka korrika egingo du DURANGO | Martxoaren 8aren harira, toki administrazioak Lilakrosaren edizio berri bat iragarri du, kirola, elkartasuna eta berdintasuna uztartzen dituen ekitaldia eta edizio honetan, kamiseten salmentaren bidez bildutako dirua bularreko minbiziaren ikerketara bideratuko dela aurreratu dute. Ekitaldia martxoaren 9an izango da eta 11:30etan hasiko da kamiseta solidarioen salmentarekin.

Lilakrosaren kamisetak salgai aste honetan Andragunean Irakurri albistea »

Scroll to Top