DOT Durangaldea

AGENDA

Pantailen eta gazteen arteko harremana aztertuko dute Durangon bi hitzaldiren bidez

Familiei zuzendutako saioak maiatzaren 15ean eta 26an izango dira San Agustin Kulturunean DURANGO | Durangoko Udalak, Kurutziaga Ikastolarekin eta Altxa Burua elkartearekin lankidetzan, pantailen erabilerak haurtzaroan eta nerabezaroan duen eragina aztertzeko bi hitzaldi antolatu ditu San Agustin Kulturunean. Ekimen honen helburu nagusia digitalizazioak hezkuntzan dakarren erronken inguruko informazio eguneratua eta tresna praktikoak eskaintzea da, herriko […]

Pantailen eta gazteen arteko harremana aztertuko dute Durangon bi hitzaldiren bidez Irakurri albistea »

Durangok haur eta gazteen diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko ditu gaur

Ekitaldia Durangoko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da, 18:00etan DURANGO | Asteartean, maiatzak 12, 18:00etan, Durangoko udaletxeko osoko bilkuren aretoan haur eta gazteen diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko dira. Ikerketa honen helburua udalerriko haur eta gazte kolektiboen egoera eta beharrak ezagutzea da, haien ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko, beren errealitatera hobeto egokitzen diren politika publikoen bidez. Horretarako,

Durangok haur eta gazteen diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko ditu gaur Irakurri albistea »

Euskara sustatzeko Larrinagatxutik txangoa eta familia sukaldaritza tailerra

Datorren maiatzaren 10ean 10:30ean San Roke plazatik abiatuta 5 kilometroko ibilbidea egingo da Larrinagatxutik DURANGO | Udalak familiei zuzendutako hainbat jarduera antolatuko ditu, haurren artean euskararen presentzia indartzeko helburuarekin. Jarduera horiek Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak bultzatutako Eusfera proiektuaren baitan kokatzen dira. Mugimendu hori euskararen erabileraren normalizazioaren alde lan egiten duten elkarte eta taldeek osatzen dute. Ildo

Euskara sustatzeko Larrinagatxutik txangoa eta familia sukaldaritza tailerra Irakurri albistea »

Jai giroak Durango hartuko du Herria auzo elkartearen eskutik

Egitarau zabala prestatu dute ostiral eta larunbaterako: azokak, bertsio lehiaketak, umeentzako ekintzak eta auto klasikoen kontzentrazioa DURANGO | Herria auzo elkarteak dena prest du maiatzaren 1eko jaiei ekiteko. Ostiralean eta larunbatean, Askatasuna etorbidea izango da festa gunea, adin guztietarako pentsatutako ekintza ugarirekin. Jaiei hasiera emateko, 10:30ean kalejira egingo dute Jaizale txistulariekin. Goizean zehar, umeentzako txirrinda

Jai giroak Durango hartuko du Herria auzo elkartearen eskutik Irakurri albistea »

Eguaztenean, Atxarteri buruzko dokumentala eta mahai ingurua Durangon

Lana proiektatuko da San Agustin Kulturgunean, 19:00etatik aurrera ABADIÑO |  Abadiñoko Udala, Ekopol ikerketa-taldearekin batera, Atxarteko Harrobien Paisaia Berreskuratzeko Plan Berezia garatzen ari da. Proiektu honen helburu nagusia degradazio egoeran dagoen gune hori berreskuratzea eta Urkiolako Parke Naturalean integratutako espazio bizi bat sortzea da. Prozesua eskualde osora zabaltzeko asmoz, asteazken honetan, apirilaren 29an, saio berezia

Eguaztenean, Atxarteri buruzko dokumentala eta mahai ingurua Durangon Irakurri albistea »

Dendak Bai elkarteak banatzailea behar du Durango eta Iurretarako

Interesatuek info@dendakbai.eus helbidera bidali dezakete curriculuma DURANGO | Dendak Bai merkatari elkarteak hautaketa prozesu bat ireki du Durangon eta Iurretan bizikletaz banaketak egingo dituen pertsona bat kontratatzeko. Banaketaz gain, elkartearen eguneroko zeregin txikietan laguntza ematea ere izango da langilearen lana. Erakundeak profil dinamikoa, harremanetarako gaitasuna duena eta tokiko merkataritzarekin konpromisoa duena bilatzen du. Azaldu dutenez,

Dendak Bai elkarteak banatzailea behar du Durango eta Iurretarako Irakurri albistea »

Sexilioari buruzko ‘Xerka’ hitzaldia eta argazki-erakusketa Zornotzan

Euskal Herriko landa-eremuko bost pertsona queerren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak biltzen ditu ‘Xerka’ fotokazetaritza proiektuak AMOREBIETA-ETXANO | Martxel Larraza eta Joseba Olagarai kazetariek Xerka hitzaldia emango dute Amorebieta-Etxanon, datorren ostegunean, 18:30ean, Zelaieta zentroan. Eurekin batera, Iñigo Ranero herritarrak ere bere lekukotza eskainiko du. Solasaldiaren ondoren, datorren ostegunera arte, argazki-erakusketa ikusgai egongo da Zelaieta zentroan. Hitzaldian, hainbat lurralde, jatorri

Sexilioari buruzko ‘Xerka’ hitzaldia eta argazki-erakusketa Zornotzan Irakurri albistea »

Sorginak eta heretikoak hizpide: Ander Berrojalbizek hitzaldi zikloa abiatuko du Durangon

Arte eta Historia Museoak hiru saio hartuko ditu liburu berriaren aurkezpenarekin batera; lehenengoa bihar, apirilak 14, izango da DURANGO | Ander Berrojalbiz durangarraren liburu berria eskuragarri dago jada liburu-dendetan. Bilboko El Gallo de Oro argitaletxeak argitaratua, Mapas del tesoro. Brujas, herejes y otras musas du izenburu. Liburua hainbat gairi buruzko artikulu laburrez osatuta dago, haien

Sorginak eta heretikoak hizpide: Ander Berrojalbizek hitzaldi zikloa abiatuko du Durangon Irakurri albistea »

Lauaxeta Ikastola musikaz blai Señeak Bizkaia Rock Kanpusaren bigarren edizioan

Bizkaiko 22 gaztek musika eta aisialdia uztartzen dituen egonaldi honetan parte hartzen ari dira AMOREBIETA-ETXANO | Lauaxeta Ikastolak hartu du aste honetan Señeak Bizkaia Rock Kanpusa musikaz eta aisialdiaz betetako egonaldia. 14 eta 17 urte bitarteko Bizkaiko 22 nerabe ari dira parte hartzen, igandetik, musika-praktika eta talde-lanean oinarritutako esperientzia paregabe batean. Bihar, apirilak 10, kontzertu

Lauaxeta Ikastola musikaz blai Señeak Bizkaia Rock Kanpusaren bigarren edizioan Irakurri albistea »

Scroll to Top