DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Aketza Gonzalez da Culturaleko entrenatzaile berria

Entrenatzaile bizkaitarrak denboraldi honen gainerakorako sinatuko du

Aketza Gonzalez entrenatzaile berria.

FUTBOLA | Aketza Gonzalez santurtziarra da Culturaleko entrenatzaile berria. Klub durangarrak asteazkenean iragarri zuen Nando Alonso entrenatzaileak eta bere bigarrenak dimisioa aurkeztu zutela. Entrenatzaile berriak Santurtzi, Portugalete eta Zalla zuzendu ditu eta bigarren Txus Gonzalez izango du lagun.

Gaur arratsaldean lehen entrenamenduko saioa zuzenduko dute eta igandean estreinatuko dira, Alaves C-ren aurka jokatuko duen 21. jardunaldiko partiduan. Tabiran izango da arratsaldeko 17:30ean.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top