Hasi den ziklo-kros denboraldia urtarrilera arte izango da, eta 20 lasterketa inguru izango ditu aurre-egutegian
ZIKLO-KROSA | Aitor Hernandezek modurik onenean hasi du ziklo-denboraldia, Urduñan euskal egutegiko lehen lasterketa irabazita. Aurten ere Ermuko Udalaren laguntza nagusiarekin lehiatzen den euskal txirrindulariak denboraldiko debuta egin du proba honetan.
Aitor Hernandezen garaipenak denboraldi hasiera bikaina ekarri dio eta urtarrila arte iraungo duen neguaren oinarriak ezarri ditu. 20 lasterketa inguru izango ditu aurreegutegian. «Oso pozik nago denboraldia garaipen batekin hasi dudalako. Udan lan asko egin dut eta ahalik eta ondoen iritsi nahi izan dut lehen lasterketa honetara, baina denboraldia oso luzea dela eta helburua ahalik eta garaipen eta podium gehien lortzea dela gogoan izanda “, adierazi zuen Aitor Hernandezek lasterketaren ostean.