Suhiltzaileak bertaratu dira, baina ez da inor zauritu
ELORRIO | Susto ederra hartu dute gaur goizean Elorrioko Iguria auzoko AHTren obretan, obretako kamioi bat zubitik atera eta ibilgailuaren zati bat zintzilik geratu denean. Eguerdiko hamabiak aldera gertatu zen, suhiltzaileak bertaratu zirenean. Segruidad sailak baieztatu egin du inor zauritu ez den lan-istripua. ADIFek ere baieztatu dio LAGi «kalte pertsonalik gabeko gertakaria izan dela eta dagoeneko ebatzi dela».
Istripuak interes handia piztu du, istripua gertatu den zubiaren altueragatik eta irudiak biralizatu egin dira minutu gutxitan.