DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Afrikako Beningo umezurztegi bateko haurrak Elorrioko ekipazioarekin jantzi dira

Kirol material soberakina Elorriako klubak eman eta Kainabera GKEak bidali du

Materiala Beningo (Afrika) umezurztegi batera bidali zuten
Materiala Beningo (Afrika) umezurztegi batera bidali zuten

ELORRIO | Bere mendeurrena ospatzeko, Elorrio Kirol Elkarteak soberako kirol materiala jarri zuen Kainabera GKEaren esku, zehazki 94 jertse, 52 kamiseta, 33 praka eta 23 baloi.

Materiala jaso ondoren, Kainabera Munduko Haurren Federazioarekin harremanetan jarri zen, eta, horren bidez, material hori guztia Beningo (Afrika) umezurztegi batera bidali zuten.

Kainaberatik Elorrio CDa zoriondu nahi dute bere mendeurrenagatik eta bere eskuzabaltasuna eskertu nahi dute, hartzaileek euren irribarreen bidez adierazi baitute «material hori janzteagatik duten poztasuna».

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top