DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Abadiñok Gerediaga auzoko hornidura-sarea handitzeko lizitazioa egin du

Abadiñoko Udalak maiatzaren 31n ireki zuen lehiaketa eta interesa duten enpresek ekainaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren proiektuak.

Udalak 359.732,85 euro bideratuko ditu proiektura
Udalak 359.732,85 euro bideratuko ditu proiektura

ABADIÑO | Abadiñoko Udalak maiatzaren 31n argitaratu zituen Gerediaga auzoan hornidura-sarea handitzeko kontratuaren esleipena arautuko duten oinarriak. Orain arte, Gerediaga inguruko baserri batzuek ez dute ur-hornidurarik izan. Izan ere, Gobernu Taldearen helburua oinarrizko hornidurak, hala nola ur-hornidura, herritar guztientzat irisgarriak izatea da. Lehiaketa ekainaren 27ra arte egongo da zabalik.
Udalak 359.732,85 euro bideratuko ditu proiektura (BEZa barne). Udalak aurrekontu-partida bat aurreikusita zuen, eta 2024ko udal-aurrekontuan onartuta dago. Proiektua, gainera, 2024-2025 urteetarako Legealdiko Agendan egin beharreko lanen zerrendan agertzen da.

Kontratuaren oinarriak

Kontratuan zehaztutako betebeharrak honako hauek dira: saneamendu-obrak, ura banatzeko hodiekin lotutako obrak eta ura bideratzeko obra osagarriak. Behin kontratua esleituta, obrak egiteko gehieneko epea sei hilabetekoa da, obraren zuinketa egiten denetik zenbatzen hasita.
Gainera, Udalak defendatzen dituen funtsezko balioek eragina izango dute puntuazioan, hala nola ingurumenari eta berdintasunari buruzkoak. Azken horri dagokionez, kontratua gauzatzen duen plantillan sexu bakoitzeko langileen % 40k gutxienez lan egiteko titulazioa edo gerentzia-titulua behar duten lanpostuetan lan egiteko konpromisoa baloratuko da. Era berean, Europako Erkidegoko Ingurumen Kudeaketa eta Auditoretzako Sistemaren (EMAS) Erregistroan inskribatutako enpresan izena eman izana baloratuko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top