Uranga, Liher Beaskoetxea, Anrui Ye, Mouad Ademi lograban 19,50 puntos en el certamen

ABADIÑO | Pasa den asteburuan Bizkaiko Benjamin Xake Taldeen Arteko Txapelketa ospatu zen eta bertan Abadiño Xake Taldeak lehen postua lortu zuen 19,50 punturekin. Amets Uranga, Anrui Ye, Liher Beaskoetxea, Mouad Ademi eta Ibon Martin abadiñarrek osatutako taldearen atzetik, Sopelako Zipiriñe taldea geratu zen 18 punturekin. Hirugarrenik, Bilboko Club de Ajedrez Conteneo geratu zen.
Bizkaiko 57 taldek parte hartu zuten, tartean Durangaldeko hainbat taldek.