Datuak aurreko hilabetearen antzekoak dira, baina tasa igo egin da zortzi herritan

DURANGALDEA | Langabeziak ez du aldaketa handirik izan Durangaldean, Lanbidek argitaratutako datuen arabera. Otsailean 4.019 langabe zeuden, eta martxoa 4.013rekin amaitu da. Hala ere, nahiz eta datua positiboa izan, tasa zortzi herritan igo da, joan den urtearen amaieratik izan ez den joera.