DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok Planetaren Orduarekin bat egingo du, eraikin adierazgarrietako argiak itzaliz

Klima aldaketari buruz kontzientziatzeko eta jasangarritasuna sustatzeko ekimena larunbatean izango da, 20:30etik 21:30era.

Planetaren ordua larunbatean ospatuko da.

DURANGO | Udalak, urtero bezala, bat egingo du WWF-k sustatutako “Planetaren Ordua” ekimen globalarekin. Ekintza honek mundu osoko hiriak eta pertsonak gonbidatzen ditu ordubetez argiak itzaltzera, jasangarritasunaren eta ingurumenaren babesaren aldeko konpromisoa adierazteko.

Datorren martxoaren 22an, larunbata, 20:30etik 21:30era, Durangoko ondorengo eraikin adierazgarrietako argiak itzaliko dira:

  • Kurutzesantu ermita
  • Santa Ana Arkua
  • Ezkurdi Kioskoa
  • San Agustin Museoa
  • San Agustin Kultur Gunea
  • Garai Jauregia

Udalerriak, aurreko edizioetan bezala, ekimen honekin herritarrei ohitura jasangarriagoak hartzearen garrantziaz ohartarazi nahi die, baita aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan babesa sustatu ere.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top