Eskaerak egiteko epea maiatzaren 9an amaituko da

ELORRIO | Udalak, Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko dirulaguntzen deialdia zabaldu du eta eskaerak egiteko epea maiatzaren 9an amaituko da. Bertan, herriko elkarteen udal erregistroan inskribatutako elkarteek aurkeztu ahal izango dute eskabidea, baldin eta elkarte horien helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea edota emakumeek eremu guztietan parte har dezaten sustatzeko jarduerak egitea bada.
Salbuespen gisa, Elorrion jarduerak eta proiektuak antolatzen dituzten taldeek eta erakundeek ere jaso ahal izango dituzte onurak, baldin eta berdintasuna bultzatzeko interesgarritzat jotzen badira. Adibidez, emakumeei informazioa eta aholkularitza ematea sustatuko duten saioak antolatzea, aukera-berdintasunari buruz jabetzea sustatuko duten ekitaldiak antolatzea, edo neskek eta emakumeek Elorrioko gizartebizitzako hainbat esparrutan aktiboki parte hartzeko jarduerak antolatzea, besteak beste.
Informazio guztia hemen kontsulta daiteke.