Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez

EGURALDIA | Aste hau aurrekoa baino ezegonkorragoa izango da. Eguraldia nahasiago egongo da, lainotuta, euri apur bat egingo du, eta baliteke ekaitzak ere izatea, eta eguzkia ere bai. Oraingoz, tenperatura leunek jarraituko dute,
Astelehena, eguzkitsua
Astelehenean giro eguzkitsua izango da nagusi, zerua guztiz garbi egongo ez den arren; tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldearen amaieran hodei trinkoagoak agertuko dira eta hortik aurrera hegoaldean zaparrada txiki batzuk bota ditzake. Hegoaldeko haizea ibiliko da, hego-ekialdekoa nagusi, bolada gogor batzuekin. Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez. Goizean goiz hotza egingo du eta hegoaldeko zenbait lekutan baliteke izotza egitea.
Asteartea, hodeitsu
Asteartean zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu, batez ere egunaren hasieran eta arratsaldetik aurrera. Goizean hego-haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin oraindik, baina eguerdi aldera mendebaldera edo ipar-mendebaldera aldatuko da eta indarra galdu egingo du. Haizearen aldaketaren ondorioz, tenperatura maximoak gradu pare bat baxuagoa izango dira.