Bidezabal taldeko atleta podiumaren gorenera igo da Valentzian

ATLETISMOA | Joan den asteburuan Valentzian jokatu ziren 18 urtez azpiko pista estaliko Espainiako txapelketak. Bertan Laia Cariñanos Bidezabal Atletismo Taldeko kirolariak urrea eskuratu zuen 1500 metrotan Estatuko txapeldun bihurtuz. “Berriro egin du. Espainiako txapelduna Valentzian. Larunbatean arazorik gabe sailkatu zen eta igandean lasterketa kontrolpean izan zuen une oro garaipena argi ikusita. Zorionak berari, Iker Gallego entrenatzaileari eta bere inguru guztiari. Bide beretik jarraitzera”, adierazu zuten klubeko sare sozialetan.