Igandean hego-haizea itzuliko da eta tenperaturak gora egingo du berriro

EGURALDIA | Eguraldi ezegonkorragoa izango da datozen egunetan Durangaldean, hainbat frontek hodei gehiago utziko dituzte, eta euri zaparrada batzuk izango dira arratsalde-gauetik aurrera.
Ostiral gauean euria
Ostiraleko orduetan zerua lainotuta egongo da, baina erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira eta ez du euririk egingo. Hego haizeak gogor joko du eta tenperatura leunak mantenduko dira, baina maximoak 3 edo 4 gradu baxuagoak izango dira, hodei gehiago egongo direlako. Gauean behe-hodei trinkoagoak agertuko dira, eta euria hasiko du mendebaldean, gero euria ekialdera hedatuz; haizeak mendebaldera egingo du eta indarra galduko du eta tenperaturak behera egingo du.
Larunbata, freskoagoa
Tenperaturak behera egingo du larunbaterako. Tenperatura maximoak 3 edo 4 ºC baxuagoak izango dira, baina kostaldean oraindik epelak izango dira; minimoak azken orduetan erregistratuko dira eta hotz samarrak izango dira. Eguna hasteko, zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du fronte bat igarotzean. Goizean euria egingo du eta ostarteak irekiko dira, baina arratsaldean, iparraldeko haize nagusiarekin, baliteke zaparrada batzuk botatzea. Gauean euria etengo da eta zerua hodei gutxirekin geratuko da.