DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok kardiobabes sarea zabaldu du desfibriladore mugikor batekin

Udalerriko elkarteek eta erakundeek maileguan hartu ahal izango dute

Desfibriladore mugikor berria.

DURANGO | Udalak pauso berri bat eman du herritarren kardiobabesean, segurtasuna eta ongizatea indartuz eta larrialdi egoeretarako prebentzio eta jarduera baliabideak hobetuz. Izan ere, joan den urtarrilean, lau desfibriladore jarri ziren udalerriko hainbat gune estrategikotan eta, orain, desfibriladore mugikor berri bat eskuragarri izango da.

Desfibriladore mugikor berri hori eguneko 24 orduetan egongo da eskuragarri Udaltzaingoaren komisarian, eta Durangon egoitza duten elkarte, erakunde eta pertsona juridikoek maileguan eskatu ahal izango dute beren jardueretarako. “Kolektibo kalteberenei babes handiagoa bermatzeko helburuarekin, lehentasuna izango dute adinekoen elkarteek, bereziki jarduera fisikoa sustatzen dutenek”, azaldu dute udal arduradunek.

Zentzu horretan, gailuaren maileguak gehienez 72 orduko iraupena izango du, eta erabilera egokia eta arduratsua bermatzeko baldintza batzuk bete beharko dira.

Eskaera egin nahi duten pertsona edo erakundeek eskaera formala aurkeztu beharko dute Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuan (HAZ), eta Udaltzaingoak izapidetuko du.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top