Gaurko, astelehena, prezipitazio txiki eta noizbehinkako batzuk espero dira

EGURALDIA | Hego haizea protagonista izango da aste honetan Durangaldean. Boladak gogorrak izango dira datozen egunetan, eta merkurioak gora egingo du berriro. Ez da euri askorik espero, baina zerua hodeitsu egongo da egun askotan.
Astelehena, hodeitsu
Astelehenean zerua estalita eta prezipitazio txiki eta noizbehinkako batzuekin hasiko gara. Goizean zehar euria gutxituz joango da eta hodeiak gutxitu egingo dira. Gainerako orduetan hodeiak eta ostarteak agertuko dira. Oraindik euria egin lezake, baina tatanta batzuk bakarrik. Hego haize ahula ibiliko da; arratsaldean haizetea sar daiteke kostaldeko zenbait puntutan. Eguneko tenperaturak zertxobait altuagoak dira.
Asteartea, hego haizea
Asteartean hego-haizea indartsuago ibiliko da eta tenperaturak beste gradu pare bat igoko dira, udazkeneko giroa lagun. Lehen orduetan hodeiak, arratsaldean eguzkitsu. Hodei gutxiago egon arren, ez da baztertzen prezipitazio txikiren bat egitea barnealdeko zenbait puntutan, batez ere lehen orduetan eta azken orduetan.