Tenperatura minimoak oro har hotzak izango dira, maximoak atzokoen antzekoak
EGURALDIA | Aldaketa handirik ez ostegunean. Hegoaldean giroa eguzkitsua izango da, noizbehinka hodei batzuk ager daitezkeen arren; goizean goiz lainoguneak agertuko dira ohiko lekuetan. Iparraldean zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin. Tenperatura minimo hotzak, maximoek berdintsu jarraituko dute eta 10 eta 14 ºC artekoak izango dira orokorrean. Haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusi.