DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iganderako ostarte zabalak eta tenperatura apur bat altuagoak

Haizeak aurreko egunean baino indar gutxiago izango du, eta hegoaldetik joko du

Ostarteak zabaldu dira gaur ARGAZKIA: Victor Uriarte

EGURALDIA | Igandearen hasieran behe-lainoa izango dugu barnealdeko hainbat txokotan eta behe-hodei batzuk gainerako tokietan. Hala ere, goizeko eta eguerdi inguruko ordu askotan giroa eguzkitsua izango da. Arratsaldean mendebaldetik hodeiak sartzen hasiko dira eta baliteke zenbait lekutan euria egitea, batez ere Araba mendebaldean eta Bizkaian; ez da baztertzen arratsalde edota gauean ekialdean ere apur bat bustitzea. Haizeak aurreko egunean baino indar gutxiago izango du, eta hegoaldetik joko du; arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperaturak ildo beretik jarraituko du; maximoak apur bat igo daitezke, eta Araba eta Nafarroako hainbat txokotan izotza egingo du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top