Tenperaturak ez du aldaketa handirik jasango
EGURALDIA | Giro motela izango dugu. Zerua lainotuta egongo da eta noizean behin euria egingo du, bereziki goizean eta ipar partean. Arratsaldean hodei-geruza ez da horren trinkoa izango eta eguraldiak atertzeko joera hartuko du. Iluntze aldera ostarteak zabalduko dira. Tenperaturak berdin jarraituko du, barnealdeko zenbait tokitan izotza egin dezake eta egunez, iparraldeko haizeak, tenperaturaren igoera oztopatuko du.