DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hotza, euria, ekaitzak eta elurra 1.000 metro inguruan aste honetan

Gaur, astelehena, abisu horia mantenduko da haize zakarragatik

Datozen egunetarako eguraldiaren joera Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Asteburuko haize zakarrak ordu gutxi barru utziko gaitu, eta neguko astea izango dugu hurrengo egunetan: euriteak, ekaitzak eta elurra, 1.200 eta 900 metro artean. Tenperaurak nabarmen jaitsiko dira, atzoko 17 graduetatik 12/11ra bajatuko da.

Astelehena, euria

Astelehenean haizeak indar apur bat galduko du, baina euria zakartuko da. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu, sarriago eta gogorrago kantauri isurialdean. Eguerdi partean ostarteak zabalduko dira eta euria egiteko probabilitate txikiagoa izango da. Arratsaldetik aurrera elur-kota jaisten joango da eta 1.200 edo 1.300 metro inguruan egon daiteke amaieran. Haizea hego-mendebaldekoa izango da, nahiz eta tarteka mendebaldetik joko duen; tarteka bizia izango da, kostaldean batez ere, eta olatu handiak espero dira.

Asteartea, hotzagoa

Asteartean hoztu egingo du, eta eguneko tenperaturak nabarmen egingo du behera. Elur-kota ere apur bat jaitsiko da eta 1000 metro inguruan egon daiteke. Zerua hodeitsu egongo da eta tarteka zaparradak botako ditu, batez ere eguerditik aurrera; trumoitsuak izan daitezke. Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta hego-mendebaldekoa nagusituko da berriro. Bolada batzuk oso gogorrak izango dira, batez ere kostaldean, eta tarteka ipar-mendebaldetik joko du. Minimoak neurrian jaitsiko dira eta hotzak izango dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top