Hileko alokairua 50 eurora jaitsi du Udalak
ATXONDO | Jubilatuen taberna irekitzeko saiakera berri batean, Atxondoko Udalak tabernaren kudeaketaren lizitazio prozesuari ekin dio. Interesatuei dagokienez, hileko alokairua 50 eurora jaitsi du (BEZ barne): 600 euro urtean.
Proposamenak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa da, urtarrilaren 22tik hasita. Lehiaketaren oinarriak eta baldintzak “Kontratatzailearen profila” atalean jaso daitezke.
udalaren webgunea (www.atxondo.eus).
Tabernaren esleipena urtebetekoa izango da, eta beste urtebetez luzatu ahal izango da. Udalaren asmoa lizitazio prozesua aurrera eramatea eta taberna lehenbailehen irekitzea da.