Minimoak, hodeiei esker, igo egingo dira, eta izotza ez da hain handia izango
EGURALDIA | EGURALDIA | Eguraldiaren aldaketa gaurko. Osteguna zeru estaliko eguna izango da. Goizaldetik aurrera behe-hodeiek zerua estaliko dute eta ia egun osoan zehar hodeiak izango ditugu lagun. Hodeiak trinkoak izango dira, eta ez da baztertzen han-hemenka euri apur bat egitea. Ipar-ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da, eta tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira. Minimoak, hodeiei esker, igo egingo dira, eta izotza ez da hain handia izango.
Bihar, ostirala, zerua oskarbi itzuliko da, gau oso hotzekin, eta berriro itzuliko da ere izotza.