“Urtero milaka lagunek bisitatzen dute eskualdea, eta askok eragozpenak izaten dituzte jokabide desegokien ondorioz”, aurreratu dute Urkiolan, Landa Garapenean
DURANGALDEA | Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak naturguneen erabilera egokia bultzatzeko kontzientziazio kanpaina bat martxan jarri berri du. Kanpaina hau Durangaldera datozen bisitari eta bertako bizilagunekin batera bideratu dute. Bizkaiko hainbat eskualdetan eta, oro har, gizarte osoan, naturguneen erabilera desegokiarekin lotutako arazoei erantzuteko sortu da.
Urkiola Landa Garapenerako Alkartea Durangaldeko turismoa kudeatzen duen entitatea den einean, Atxondoko Bide Berdean zentratu du bere lana, hau baita eskualdeko baliabide turistiko nagusienetako bat. Bertan, Bide Berdeko ohiko erabiltzaileek zein bisitariek bizikidetza eta ingurunean eragiten dituzten gatazkak hobeto ulertzeko ikerketa bat egin da. Lan horretan, erabiltzaile zein herriko eragile ezberdinei inkesta bat egin zaie, eragozpen nagusiak identifikatu eta
konponbide bideragarriak aztertzeko.
Horri erantzunez, publizitate iragarki bat sortu da gizartea kontzientziatzeko asmoz. Naturguneen erabilera arduragabeaz eta horrek bizilagunentzat, bisitariarentzat eta ingurunearentzat sortzen dituen ondorioez ohartarazten du.
“Konponbidea aurrez aurre duzu! Naturguneez errespetuz gozatu lelopean”.
kanpainak gune horietan jardunbide egokiak hartzearen garrantzia nabarmendu nahi izan du. Naturguneen kontserbazioaren aldeko ahalegin kolektiboa
Urtero milaka pertsonak bisitatzen dituzte Durangaldeko ingurune naturalak, eta horietako askok inpaktu negatiboak eta eragozpenak izaten dituzte portaera desegokien ondorioz. Horregatik,
iragarkiak gogoeta egiteko deia egiten du, gure ekintzek ingurunean eta eremu hau gurekin
partekatzen dutenengan eragin negatiboa izan dezaketelako.
Etorkizunari begira
Sentsibilizazio lan hau proiektu zabalago baten hasiera baino ez da. Urkiola Landa Garapenerako
Alkartearen helburua “gune gorri” berriak identifikatzea eta durangaldeko udalekin lankidetzan aritzea da. Helburu nagusia naturguneak babestea eta epe luzera haien iraunkortasuna bermatzea da.
Kanpaina honekin, Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak Durangaldeko naturguneen kontserbazioarekin eta bertako bizilagunen zein bisitarien ongizatearekin duen konpromisoa berresten du.