Ikasleek egindako lanen aukeraketa bat ikusgai izango da hilak 19 arte
DURANGO | Durangaldeko Artisten Elkarteak UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko Masterrari, 7 ikasturte hauetan gure ikasleek egindako lanen aukeraketa bat erakusteko aukera eman dio.
Ilustrazio Zientifikoko masterra UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak bultzatzen du eta 2017/18 ikasturtean hasi zen. Masterra Vega Asensio Herrero durangarraren proposamen bat izan zen, biologian doktorea eta ilustratzaile zientifiko autodidakta, zientzia komunikatzeko eta zabaltzeko ilustrazio zientifikoaren beharra eta konplexutasuna ikusita. Gainera, masterra Maren Ortiz Zarragoitiak zuzentzen du. Getxokoa da eta Durangon bizi da.
Gaur egunerarte, gure masterrik nazionalitate desberdineko eta profil oso desberdineko 100 pertsona inguru igaro dira. Erakusketan teknika eta diziplina zientifiko ugari ikusi ahal izango dira.