Instalazioak sarbideen kontrola, segurtasun-armairuak eta kameren bidezko zaintza-sistema ditu
ABADIÑO | Abadiñoko Udalak gaur inauguratu du 24 bizikletentzako aparkalekua izango duen BiziParka. Traña-Matienako tren geltokiaren eta eskolen ondoan dagoen aparkaleku segurua da. BiziParkek honako hauek ditu: sarbideak kontrolatzeko sistema, barneko argiztapen iraunkorra, suaren aurkako segurtasun-armairuak (banakako hartune elektrikoarekin) eta kameren bidezko zaintza-sistema. Gainera, bizikleta elektrikoentzako kargagailuak ditu instalazioak.
Bizikletentzako aparkaleku segurua erabili nahi dutenek udaletxean eskatu beharko dute. BiziPark Abadiño bihartik aurrera egongo da martxan, eta Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako lankidetza-hitzarmen baten parte da, udalerrian mugikortasun aktibo eta iraunkorra bizikletaren bidez sustatzeko estrategiaren esparruan, hiri-ingurumena eta pertsonen osasuna eta segurtasuna hobetzen laguntzeko.
Inaugurazio ofizialean Sonia Pérez Bizkaiko Garraio, Mugikortasun eta Turismo diputatuak, Ángel Anero Garraio, Mugikortasun eta Turismo Saileko Mugikortasuneko zuzendari nagusiak, Mikel Urrutia Abadiñoko alkateak eta Edurne Maguregi alkateordeak hartu dute parte.
Aurkezpena utzten dizuegu.