Durangarrak 71-83ko emaitzarekin erori dira Landako kiroldegian eta sailkapeneko azken postuan kokatu dira
SASKIBALOIA | Tabirako Baqueren Hirugarren FEB taldeak porrota jaso du Iruki Take Tolosaren aurka (71-83) Landako kiroldegian jokatu den partidan. Durangarrak markagailuan agintzen hasi ziren (22-20). Bigarren laurden oso kaskar batek, hamar puntu besterik ez saskiratuta, atsedenaldira abantaila handiarekin joan ziren gipuzkoarrak (32-44).
Aldageletatik igaro ondoren, hirugarren laurdenean, Tabirakok markagailuan hurbildu eta azken laurdenean markagailua iraultzea amestu zuen, partzial hori irabaziz, baina azkenean hamabi puntuko aldeaz galdu zuen talde tolosarraren aurka (71-83).
Banakako estatistikei dagokienez, partidako saskiratzailerik onena Xabi Arroitajauregui izan zen (22 puntu eta 4 errebote), ondoren Mou N ‘dong (18 puntu eta 6 errebote) eta Aitor Calle (11 puntu eta lau harrapaketa).
Hurrengo jardunaldian, Tabirakok Santiago de Burgos taldea bisitatuko du igandean 19:00etan.