Ertzaintzaren istiluen aurkako furgoneta batzuk alde zaharrera joan dira arratsaldeko lehen orduan
DURANGO | Larunbat honetan, Kaletik Gaztetxera mugimenduak hainbat ekitaldi antolatu ditu, hala nola, tour bat, mus jokoak, FIFA, pintxo pote bat… baina, hala ere, arratsaldeko zazpietatik Ertzaintzaren istiluen aurkako furgonetak ugaritu dira, okupatutako eraikinean sartzea galarazi dietenak, gazteek salatu dutenez.
Arratsaldeko zortziak aldera tentsioa areagotu egin da polizia-lasterketak eta -kargak izan direnean, Kaletik Gaztetxera elkarteak bere sareetan salatu duenez.
KARGAK ETA PILOTAKADAK GAZTETXEKO ATARIAN
Egiten dabiltzan sarbide komtrola ilegala dela salatzera agertu diren ehundaka gazte durangar jasartzen ari da Ertzaintza. pic.twitter.com/D5zaLjg2lp
— Kaletik Gaztetxera (@KaletikGTX) December 14, 2024