Minimoak zertxobait igoko dira bihartik aurrera, eta maximoak ez dira aldatuko
EGURALDIA | Gaurko, ostirala, egun lasaia espero da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin; astebururako, ordea, zenbait frontek prezipitazio batzuk utziko dituzte, eta minimoak altuagoak eta maximoak 10 gradu ingurukoak izango dira.
Gaur, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak
Erdi mailako hodeien eta goi-hodeien tarte hodeitsuak. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta eguneko tenperaturak ez du aldaketa handirik izango, baina goranzko joera txikia izango du, behe-laino iraunkorreko lekuetan izan ezik, horietan jaitsi egingo baitira; hotza lehen orduetan eta azken orduetan.
Larunbata, hodei gehiago
Larunbaterako ipar partean hodei gehiago egongo dira, eta behe-hodei trinkoagoak agertuko dira goizetik aurrera. Baliteke prezipitazio batzuk uztea. Goizean goiz hego-mendebaldeko haizea ibiliko da; ondoren, mendebaldetik joko du, eta ipar-mendebaldea nagusituko da. Kostaldean bolada gogorrak izango dira. Tenperaturak ez du aldaketa handirik.