DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonen Nazioarteko Egunean ekitaldiak Durangon

Geu Be elkarteak hainbat ekintza antolatu dituzte gaur arratsaldean Andra Mariko elizpean

Ekitaldiak Santa Maria elizpean egingo dira.
Ekitaldiak Santa Maria elizpean egingo dira.

DURANGO | Abenduak 3, Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Geu Be elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu gaur arratsaldean, Andra Mariko elizpean. Haurrentzako tailerrak eta txapak, aurpegia margotzea eta Gabonetako girlandak egitea dira prestatutako jardueretako batzuk.

Txokolatada bat ere egongo da doan Saltsanen eskutik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top