dot.eus sortu eta diseinatu da gure irakurleei aukera berri bat eskaintzeko eta gure inguruko albisteak euskaraz ezagutzeko
DURANGALDEA| Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urteurrena dela eta, DOT Komunikabideak taldetik Durangaldeko albisteen atari berri bat ezagutzera eman nahi dugu, euskara hutsean, irakurleei eskualdeko albisteak euskaraz irakurtzeko aukera eskaintzeko.
dot.eus iazko ikasturtean hasi zen, Inmediobai Komunikazio Agentzia kudeatzen duen komunikazio-taldea osatzeko, eta gure irakurleei aukera berri bat eskaintzeko gure inguruko albisteak euskaraz ezagutzeko.
Atari horretako edukiei dagokienez, eskualdeko albiste guztiak aurkituko ditugu, arlo guztietakoak, Durangaldeko kultura edo historia barne, atal desberdinetan jasotzen direnak, baita Durangaldeko Telebistatik sortzen den ikus-entzunezko materiala ere, euskara hutsean.
Bestalde, euskarazko informazioa pixkanaka DOT hilabetekarian ere handitzen goaz, non oraingoz beste albiste batzuk sartzeaz gain, euskarazko gehigarri bat argitaratzen den Amorebieta-Etxanoko albisteekin.
Horrela, euskararen erabilera eta bultzada aldarrikatzen den egun honetan, Durangaldeko Mankomunitatearen Landue ekimenarekin bat egiteaz gain, gure ekarpen txikia egin gura dugu, gure hizkuntza bakoitzaren egunerokotasunean erabiltzen jarrai dadin.