Oraingoz, tenperatura maximoak leunak izango dira.
EGURALDIA | Igandean hodeiak ugaritzen joango dira, baina batez ere erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira, euririk botako ez dutenak. Arratsaldean zerua oro har hodeitsu egongo da, mendebalderantz hodei trinkoagoekin. Hegoaldeko haize leuna ibiliko da, eta arratsaldean kostaldean brisa sar daiteke.
Tenperatura minimoak apur bat altuagoak izango dira, eta maximoak balio leunetan mantenduko dira.