Ehunka lagun bildu dira azaroaren 25a dela-eta Durangon egingo den manifestazioan
DURANGO | Ehunka lagun kalera atera dira Durangaldean azaroaren 25a, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna, aldarrikatzeko. Lehen ordutik irakurketa instituzionalak egin dira, hala nola Durangon, Ambrosio Meabe plazan, eraildako emakume guztiak gogoratzen dituen monolitoaren ondoan. Arratsaldean jende askok alde zaharreko kaleak zeharkatu dituen manifestaziora joan nahi izan du, pankarta baten atzean: “Konponbidea ez bazarete, arazoa zarete. Lotsa bandoz aldatuko da».